PORTADAALBISTEAKNORTZUK GARAEKIMENAKARGAZKIAKLOTURAKKONTAKTUARSS
Ekimenak


2003an Presoen Aldeko Taldeak (PAT) sortu zirenetik, ekimen ugari antolatu dira unibertsitatean errepresaliatu politikoen inguruan.

AMNISTIAREN ALDEKO ASTEA (2009)
Gasteizko campuseko ohiturari jarraituz, 2009ko maiatzean Amnistiaren Aldeko Astea antolatu zen Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aurkako erasoak salatu eta Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren konponbiderako urrats ezinbestekotzat amnistia aldarrikatuz. Aste osoan zehar, gai desberdinei buruzko hitzaldiak burutu ziren antolakunde ugariren laguntzaz (Etxerat, Askapena, Martxoak 3, Torturaren Aurkako Taldea...) eta baita futbito txapelketa. Asteari bukaera emateko jaialdia ospatu zen Gasteizko campus eta kaleetan zehar bazkari herrikoi, triki-bertso-poteo, kontzertu eta abarrekin.

- informazio gehiago: albistea


NAZIOARTEKO GATAZKA ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEI BURUZKO
JARDUNALDIAK (2009)

2009an jakin zen Barack Obama presidente estatubatuar aukeratu berriak hauteskundeetako bere promesa bete eta Guantanamo itxiko zuela, baita beste espetxe sekretu batzuk ere. Zoritxarrez, munduan Guantanamo asko dago daude oraindik irekita, euren herrien independentzia eta justiziaren alde borrokatzen duten gizon eta emakumez gainezka. Munduko beste Guantanamoen berri eman eta berauen itxiera aldarrikatzeko burutu ziren jardunaldi hauek Bizkaiko campus eta fakultateetan 2009ko maiatzean.

- informazio gehiago: www.pat-eh.org/guantanamo


AMNISTIAREN ALDEKO ASTEA (2008)
Espainiar mandatari eta epaileek Auzitegi Nazionalean abiatutako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako kriminalizazioa bilatzeko saiakeran zebiltzan garaian, unibertsitateko Presoen Aldeko Taldeek (PAT) amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako borrokaren zilegitasuna eta bere beharra aldarrikatzeko, ekintza eta jarduera anitzez osatutako astea prestatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campus eta fakultateetan 2008ko maiatzan. Gasteizen ospatutako Amnistia Egun arrakastatsuarekin eman zitzaion bukaera Amnisiaren Aldeko Asteari.

- informazio gehiago: www.pat-eh.org/amnistia08



EKIMEN IBILTARIA (2006)
2006an, presoen eskubideen aldeko konpromezuak eskualdez eskualde biltzeko helburuaz, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Ekimen Ibiltaria delakoa abiatu zuen. Konpromezuak hiru aldarrikapen zehatzen inguruan lortu nahi ziren:

1- Preso gaixo larriak kalera orain!
2- Kondena beteta duten presoak kalera orain!
3- Euskal presoak Euskal Herrira dagozkien eskubide guztien jabe!

Unibertsitatean ere jardunean aritu zen PAT hiru aldarrikapen hauek oinarritzat hartuta unibertsitate bertako sindikatu, eragile eta abarren konpromezuak lortze aldera. Horrela, beste eskualde batzuetan egin zuten bezala, unibertsitatean ere gose greba egin zuten zenbait kidek aste osoan zehar Leioa, Ibaeta eta Gasteizko campusetan. Aukeratutako astea, abenduaren 11tik 14ra bitartekoa izan zen, eta egunero-egunero mobilizazio eta jarduera desberdinak antolatu ziren aipatutako hiru aldarrikapenen inguruan bai Leioan, Ibaetan eta Gasteizen zein beste eskola unibertsitarioetan.

- informazio gehiago: www.pat-eh.org/ekimenibiltaria

BEREZIAK







PUNTUEUS DOMEINUA

DESTINOAK
Euskal Preso Politikoen destinoak: info
Espetxeen helbideak: info
AGENDA
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- iraila: informazioa
>> EPPKren agiria

Irailak 11, larunbata
Manifestazio nazionala Bilbon.
Denontzat eskubide guztiak Euskal Herri osoan!
>> informazio gehiago
>> atxikimenduak
>> abestia [mp3]

Irailak 24, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.

Irailak 26, igandea
Bat Egin Eguna Altsasu-Urdiainen.
Eskubide zibil eta politikoen aldeko jaia.
>> informazio gehiago

Irailak 27, astelehena
Gudari Eguna.

Irailak 29, asteazkena
Azken Asteazkena. Mobilizazioak unibertsitatean.

Urriak 16, larunbata
Autodeterminazioaren aldeko jaialdi nazionala Ordizian.
Autodeterminazioa gauzatzeko unea iritsi da!
>> informazio gehiago
LOTURAK







LA HAINE SAREA







COPYLEFT 2010 | MUNDURAT SAREAN OSTATATUA