-PATen albisteak
-nortzuk gara
-taldeak
-historia
-lan ildoak
-argazkiak
-kontaktua


-AAM
-Askatasuna
-Etxerat
-EPPK
-Ibaetako Foroa
-kolaboratzaileak
-bestelakoak


-eguneko albisteak
-informazioa
-aldizkariak
-liburuak
-audioak (laster)
-bideoak
-loturak

Informazioa

Aipatu bezala, Presoen Aldeko Taldeok lan ildo berezitu batzuk jorratzen ditugu Amnistiaren Aldeko Mugimendu osoak bezala. Bertom, gure borrokaren zutabeei buruzko informazio eta datu zehatzak topatuko dituzue.

Preso politikoak
Gaur egun (2007ko otsailak 13), EPPK 604 euskal preso politikok osatzen dute. Hauetatik 452 espainiar estatuan, 51 espetxetan sakabanatuta dauzkate; 152 estatu frantsesean dauzkate 30 kartzelatan sakabanatuta.

Informazio gehiago hemen.


Iheslariak
Euskal Herrian, bizi dugun gatazka politikoaren ondorioz, bere sorlekua utzi eta beste herri ezberdin batetara bizitzera joan behar izan duena da euskal iheslari politikoa; zenbait kasutan, iheslaria, Euskal Herrian bertan izango da, Lapurdi, Zuberoa edo Baxenafarroan, baina bere sorlekua Bizkaiako, Nafarroa Garaiko, Gipuzkoako edo Arabako herriren batean izango du.

Informazio gehiago hemen.


Askatasun demokratikoak
Euskal Herria egoera ez demokratiko batean bizi da. Espainiar zein frantziar estatuek uko egiten diote euskal herriaren burujabetza politikoari. Baina ukazio hau ez da eztabaidatze marko libre eta demokratiko batean hartzen den jarrera politikoa; gure herriaren ukazio politikoa zanpaketa estrategia batean oinarrituta dago; gure herriaren ukazioak errepresioaren sostengua baino ez du: atxiloketak, tortura, espetxeratzeak, salbuespeneko legeak, isunak, deportazioa, gizarte kontrola, eskubideen urraketak, jazarpena? Euskal gizarteak nazio askea izateko borondate politikoa du eta estatuek errepresioaren bidez asmo hori jo eta txikitu egin nahi dute. Ez dago eztabaida politikorako lekurik; euskaldunoi Espainiako eta Frantziako proiektua indarrez inposatu egiten zaigu eta kitto.

Euskal Herriak pairatzen duen zanpaketa egoerak gerra zenbakiak erakusten dizkigu. 2000 urtean PP-k eta PSOE-k sinatu zuten "Acuerdo por las Libertades y contra el Terrorismo" izeneko itunaren harira Hego Euskal Herrian abian jarritako ziklo errepresiboaren datuak honen adierazle garbia dugu.

Informazio gehiago hemen.