| Ekimen Ibiltariaren 3. eguna preso gaixoei eskainia Presoen Aldeko Taldeak (PAT) [06.12.13 - 21:46]
Ekimen Ibiltariak 3. eguna egin du unibertsitateetan, gaurko eguna larriki gaixo dauden presoen ingurukoa izan da.
Gaur goizean goiz kontzentrazioak egin dira Gasteizen eta Bizkaiako fakultateetan (Leioan 30 pertsona, San Mamesen 20, Deustun 15 eta La Casillan 10). Goizean zehar bideo emanaldia eta azoka egon dira Leioako kanpusean.
Eguerdian manifestazioak egin dira Gasteizen eta Bilbon, azken honetan 100 bat lagun batu dira eta astea Leioan pasatzen ari diren gose grebalariak bertan izan dira. Arrasaten eta Ibaetan aldiz kontzentrazioak burutu dituzte eguerdian.
Hitzaldietarako tartea ere izan da gaur. Gasteizen bat eta Deuston bestea. Bigarren honetan gose grebalari bi izan dira hizlariak eta preso gaixoak izan dute gaia.
Iluntze aldera Leioako kanpusean gose greban daudenek Jonu kantautorearen bisita eta musika izan dute indarrak errekuperatzeko. Gainera, eragile ezberdinetako kideek, beren konpromezua eta elkartasuna erakutsiz, egun bateko baraualdia egin dute gaur. Hauen eta gose grebalarien baraualdia biharko ekitaldian amaituko da, bertan salda beroa dastatzeko aukera izango dutelarik.
Honetaz gain, gaur ere, San Mameseko ikasleek oztopoak izan dituzte lanean aritzeko; gaurkoan ere pankarta bat kentzera behartuak izan dira.
|