San Mameseko 2. egunaren kronika

San Mameseko Presoen Aldeko Taldea [06.12.12 - 22:28]

Bilboko San Mamesen (ingeniaritza) mobilizazio eta jarduera andana egin dituzte Ekimen Ibiltariaren bigarren egunean, 100 pertsona bildu dituen kontzentrazio jendetsua kasu.

Goizeko 7.45tan kontzentrazioa egon da G eraikineko sarreran. Hotza eta orduari aurre eginez, 30 lagun inguru bildu dira. Kontzentrazioak iraun duen bitartean, eskuorri banaketa egon da, presoei eta Ekimen Ibiltariari buruzko informazioa zutena.

Hurrengo orduetan propaganda banaketa eta kartel pegada egon da, eta Von Siemens plazan pankarta bat egon da gaixo larrien eta kondena betea duten presoen kaleratzearen alde.

12:00etan paroa egon da klase askotan (15 inguru) eta kontzentrazioa egon da G eraikineko sarreran, "Gaixo larri eta kondena betea duten presoak kalera! Euskal Presoak Euskal Herrira dagozkien eskubideen jabe" lelopean, PATek, IAk, Txantxangorri Euskara Taldeak eta LABek deitua. 100 lagun inguru bildu dira.

Eguerdiko ordu batetan hitzaldia egon da, hizlariak Leioan gose-greba egiten ari diren hiru pertsona izan direlarik. Ondoren bideo emanaldia egon da. 20 pertsona inguru hurbildu dira.


Gertaerak
-Klasean jarritako kartel gehienak kendu egin dituzte klaseko borondatearen aurka.

-Irakasle batek klase bat suspenditu du kartela zegoelako.

-Zentruko segurata kartelak jartzen ari ziren lagun batzuk jarraitu ondoren, zentruko administratzailea deitu du eta honek, tonu txarrean esan du: "Mila aldiz esan dizuet paretetan ezin dela kartelik jarri". Ondoren esan du ez dela bere lana, baina egingo zuela, eta kartel guztiak kendu ditu.