| Kondena beteta duten preso politikoen askatasuna aldarrikatu da Ekimen Ibiltariaren 2. egunean Presoen Aldeko Taldeak (PAT) [06.12.12 - 19:42]
Gaurkoan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako unibertsitateetan aurrera doan Ekimen Ibiltariaren bigarren egunean, kondena beteta duten presoen berehalako eta baldintzarik gabeko askatasuna aldarrikatu da.
Goizean goiz kontzentrazioak egin dira eta eskuorriak banatu dira Gasteiz, Ibaeta eta Bizkaiako fakultate ezberdinetan (San Mamesen 30 pertsona, La Casillan 10, Leioan 25 eta Magisteritzan 30). Arrasaten goiz eta arratsaldez klasez klase ibili dira ikasleei konpromezuak hartzeko deia luzatzen.
San Mamesen 12:00etan paroa egin dute euskarazko klase gehienek, 15 inguruk. Ordu horretan kontzentrazio bat egin dute eta 100 pertsona bildu dira, batez beste. Arrasaten ere 13:00etan kontzentrazio bat burutu dute. Gasteizen bitartean triki-poteo bat egin dute (urarekin).
Ekimen ibiltariaren oinarri den puntu bat landuz, kondena beteta duten presoena hain zuzen ere, bi hitzaldi burutu dira Leioan eta San Mamesen. Lehenengoan abokatu bat eta Askatasunako kide bat izan dira hizlariak, bigarrenean, aldiz, gose greban dauden bi ikasle.
Arrasate eta Ibaetan bideo emanaldiak egin dituzte. Eta Gasteizen, arratsaldeko 20:00etan kontzentrazioa egingo dute Adurtza auzoan. Eta Leioan azoka jarri dute kafetegi nagusian goiz eta arratsaldean zehar.
Honetaz guztiaz gain, San Mameseko ikasleek jasandako oztopo eta erasoak salatu nahi ditugu: klasean jarritako euskal presoak Euskal Herriratzearen aldeko ikurrak kendu dituzte (klaseak bozkaz horiek jartzea erabaki izan arren), irakasle batek klasea suspenditu du aipatutako ikurra klasean jarrita zegoelako eta gainera segurata bat kartelak jartzen ari ziren ikasleen atzetik ibili da eta administratzaileari abisua eman dio honek kartelak kendu dituelarik. |