Unibertsitateak Ekimen Ibiltariaren lekukoa jaso du

Presoen Aldeko Taldeak (PAT) [06.12.10 - 14:51]

Unibertsitateko ikasleek euskal preso politikoen eskubideen alde Euskal Herri osoan barrena dabilen Ekimen Ibiltariaren lekukoa jaso dute Durangon bart egindako ekitaldian.

Ekimen Ibiltariak abenduaren 11n hasi eta 14ra bitartean iraungo du unibertsitatean. Tarte horretan, Euskal Herriko eskualde askotan egin bezala gazte batzuek baraualdian egongo dira Leioa, Ibaeta eta Gasteizeko kanpusetan hiru aldarrikapen hauek oinarri hartuta:

1- Preso gaixo larriak kalera orain!
2- Kondena beteta duten presoak kalera orain!
3- Euskal presoak Euskal Herrira dagozkien eskubide guztien jabe!

Bitartean, mobilizazio, ekitaldi, hitzaldi eta jarduera ugari egingo dira Bizkaiko Leioa, Deustua, San Mames, Sarriko, Magisteritza eta La Casillan, Arabako Gasteizeko kanpusean eta Gipuzkoako Ibaeta eta Deustuko ikastegi unibertsitarioetan. Hau da aste osorako prestatutako egitaraua:

A R A B A (Gasteiz)

Abenduak 11, astelehena
-11:30etan, prentsaurrekoa Filologia, Geologia eta Historiako Fakultatean.
-13:30etan, kontzentrazioa pabilioian (egunero).
-gauean, itxialdia Filologia, Geologia eta Historiako Fakultatean.

Abenduak 12, asteartea
-9:00etan, kontzentrazioa Filologia, Geologia eta Historiako Fakultatean.
-ondoren, bertso-triki-poteoa (urarekin).
-20:00etan, Adurtza auzoko kontzentrazioa.
-gauean, itxialdia Filologia, Geologia eta Historiako Fakultatean.

Abenduak 13, asteazkena
-9:00etan, kontzentrazioa Aularioan.
-12:00etan, manifestazioa Filologia, Geologia eta Historiako Fakultatetik hasita.
-18:00etan, hitzaldia Filologia, Geologia eta Historiako Fakultatean.
-gauean, itxialdia Filologia, Geologia eta Historiako Fakultatean.

Abenduak 14, osteguna
-9:00etan, kontzentrazioa Errektoretzan.
-12:00etan, prentsaurrekoa Filologia, Geologia eta Historiako Fakultatean.
-13:00etan, ekitaldia.
-ondoren, luntxa.


B I Z K A I A (Leioa, Deustua, Sarriko, San Mames, Magisteritza eta La Casilla)

Abenduak 11, astelehena
-11:00etan, prentsaurrekoa Leioan.
-gauean, itxialdia Leioako kafetegi Nagusian.

Abenduak 12, asteartea: Kondena beteta duten presoak kalera orain!
-lehen orduan, kontzentrazioak eskola guztietan.
-12:00etan, hitzaldia Leioan: "Bizi osorako zigorrik ez!".
-12:00etan, kontzentrazioa San Mamesen.
-12:30etan, hitzaldia San Mamesen: "Bizi osorako zigorrik ez!".
-gauean, itxialdia Leioako kafetegi nagusian.

Abenduak 13, asteazkena: Preso gaixoak kalera orain!
-lehen orduan, kontzentrazioak eskola guztietan.
-10:50etan, kontzentrazioa Deustun.
-11:00etan, bideo emanaldia Leioan.
-11:30etan, hitzaldia Deustun: "Preso gaixoak".
-13:00etan, manifestazioa Sarrikotik La Casillara.
-gauean, itxialdi eta baraualdi masiboa Leioako kafetegi nagusian: Jonu kantautorearen emanaldia, argazki emanaldia...

Abenduak 14, osteguna: Euskal presoak Euskal Herrira eskubide guztien jabe!
-lehen orduan, kontzentrazioak eskola guztietan.
-11:30etan, prentsaurrekoa Leioan.
-12:30etan, manifestazioa eta ekitaldia Leioan.


G I P U Z K O A (Ibaeta eta Deustua)

Abenduak 11, astelehena
-12:30etan, prentsaurrekoa Ibaetan.
-gauean, itxialdi Ibaetan.

Abenduak 12, asteartea
-12:30etan, kontzentrazioa Ibaetako Aurlarioan.
-ondoren, bideo emanaldia Ibaetan.
-gauean, itxialdi Ibaetan.

Abenduak 13, asteazkena
-egunean zehar, barau masiboa Ibaetan.
-12:30etan, kontzentrazioa Ibaeta.
-gauean, itxialdi Ibaetan.

Abenduak 14, osteguna
-12:00etan, paroak Ibaetan.
-ondoren, manifestazioa eta ekitaldia.