Presoek Hego Euskal Herriko unibertsitateetan ikasteko eskubidea aldarrikatu dute eragile eta norbanako ugarik
ikasteko eskubidearen jabe!
[10.05.28 -
22:42]
ELA, LAB, STEE-EILAS, SalHaketa, Etxerat eta Hego Euskal Herriko unibertsitateetako ikasle, irakasle, langile eta eragile ezberdinak bildu dira, gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Bilboko ordezkaritzaren sarreran. Bertan, Espainiar eta Frantziar Estatuetan dauden euskal preso politikoek Hego Euskal Herriko unibertsitateetan ikasteko eskubidea "urratuta" daukatela salatu dute.
- audioa (CC-By: Ukberri.net): MP3

prentsaurrekoa (CC-By: Ukberri.net) Hego Euskal Herriko unibertsitateetan ikasturte osoan zehar eraman den euskal presoen ikasteko eskubidearen aldeko dinamikaren balantzea aurkeztu eta Hezkuntza-arduradunen esku hartzea eskatzeko prentsaurrekoa burutu da gaur eguerdian Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Bilboko Lurralde Ordezkaritzaren sarreran.
Prentsaurrekoan ELA, LAB, STEE-EILAS, SalHaketa, Etxerat eta Hego Euskal Herriko unibertsitateetako ikasle, irakasle, langile eta eragile anitzek parte hartu dute. Agerraldiaren bukaeran, berriz, Isabel Celaá Hezkuntza sailburuarekin bilera egiteko eskaera erregistratu da.
Guztion izenean mahaian izan ditugu:
- ELAko Amaia Egurrola
- LABeko Josetxu Aizpurua
- STEE-EILASeko Arantza Urkaregi
- Etxerat-eko Beñat Zarrabeitia
PRENTSAURREKOAREN EDUKIA
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Bilboko ordezkaritzaren sarreran, Euskal Herriko Unibertsitateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Deustuko Unibertsitateko, Universidad de Navarrako eta Mondragon Unibertsitateko eragile ezberdinak bildu gara euskal presoek Hego Euskal Herriko unibertsitateetan ikasteko duten eskubidea urratzen dela salatzeko.
Espainiar eta Frantziar Estatuek nahiz nazioarteko erakunde ezberdinek onartutako legedi, araudi eta eskubide-adierazpenek, euskal presoek ikasteko eskubidea badutela baieztatzen dute ezbairik gabe. Hala ere, gaur egun, eskubide hau ez da bermatzen:
- Espainiar espetxeetan dauden euskal presoek debekatuta daukate UPV/EHUn, UPNA/NUPen, Deustuko Unibertsitatean, Universidad de Navarran edo Mondragon Unibertsitatean ikastea, ikasketak UNEDen bidez eta gaztelaniaz burutzera behartzen dituztelarik. Beraz, hezkuntza eskubidea urratua izateaz gain, hizkuntza eskubidea ere ez dute errespetatua.
- Frantziar kartzeletan dauden euskal presoen kasuan, gainera, antzeko egoera batetan aurkitzen dira gaur egun ere. Orain arte UPV/EHUn ikasteko aukera bazuten, ikasturte honetan, Espainiako epaitegiek presoen ikasketak arautzen zituen protokoloa indargabetzearen ondorioz, ezinezkoa izan zaie ikasketekin jarraitzea. Egoera berri honek, bestalde, kolokan uzten du espetxeetan dagoeneko ikasketak bukatuta edo erdibidean dauzkaten presoen egoera.
Egoera honen aurrean, euskal presoen ikasteko eskubidea aldarrikatzeko hainbat ekimen burutu egin dira: UPV/EHUn, aipatutako protokoloa aho batez onartu zen eta Errektore Taldeak helegitea jarrita du auzitegietan; UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak ere euskal presoek UPV/EHUn ikasteko eskubidearen aldeko adierazpena onartu du. Unibertsitate ezberdinetan sinadura bilketak burutu dira, eta aurten, UPNA/NUPen ere ekimen ezberdinak (atxikimenduak, mahai-ingurua...) burutu dira. Unibertsitate-komunitatean gehiengo zabal batek bat egiten du euskal presoen ikasteko eskubidearekin.
Baina kezka handiz ikusten dugu beste ikasturte bat igaro dela euskal presoen ikasteko eskubidea gauzatu gabe. Zortzi urte pasatu dira 2002-2003 ikasturtean Espainiako Gobernuburua zen Jose María Aznarrek une horretan UPV/EHUn matrikulatuta zeuden preso guztien ikasketak etetea agindu zuenetik.
Egindako lege aldaketaren ondorioz, presoek UNEDetik kanpoko unibertsitateetan ikasi ahal izateko, unibertsitate horiek hitzarmena sinatuta izan behar dute Espetxeetako Zuzendaritzarekin. Orain arte, UPV/EHUko Errektoreak bide horretan egindako eskaerei muzin egin die Espetxeetako Zuzendaritzak, blokeo egoeran aurkitzen garelarik.
Eta horregatik bildu gara gaur hemen, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Bilboko ordezkaritzaren aurrean, Isabel Celaá Diéguez Hezkuntza Sailburuari gutun bat helarazi eta bilera bat eskatzeko.
Eskubide urraketa honen aurrean, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza arduradunek ezin dute beste aldera begiratu. Aldiz, Hezkuntza arduradunak izanik, beraiei dagokie bertako herritarrak diren euskal presoen euskaraz eta nahi duten unibertsitatean ikasteko eskubidea bermatzeko urratsak ematea.
Zehazki, Espetxeetako Zuzendaritzarekin beharrezko harremanak egitea eskatzen diegu, Hego Euskal Herriko unibertsitate ezberdinekin, bereziki publikoak diren UPV/EHU eta UPNA/NUPekin, euskal presoek bertan ikastea ahalbideratuko duten hitzarmenak ahalik eta lasterren sina ditzaten; era honetan, datorren ikasturtean, euskal presoek beraiek aukeratzen duten unibertsitatean eta nahi duten hizkuntzan ikasi ahal izateko bidea berriro irekita egon dadin.
Horrekin batera, gure aldetik, euskal presoek euskaraz eta Euskal Herriko unibertsitateetan duten ikasteko eskubidearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa berresten dugu.
ATXIKIMENDUAK
Eragileak:
- ELA
- LAB
- STEE-EILAS
- Etxerat
- SalHaketa
- Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE)
- Ikasle Abertzaleak (IA)
- Presoen Aldeko Taldeak (PAT)
- Gazte Independentistak
- Txantxangorri Euskara Taldea
- Bilgune Feminista - Hezkuntza
- Gasteizko campuseko AHT Gelditu! Elkarlana
- Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea (GUET)
- Asanblada Libertarioa - Arabako campusa
Norbanakoak:
Ondoko unibertsitateetako ehunka ikasle, irakasle eta langile:
- Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
- Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP)
- Deustuko Unibertsitatea
- Universidad de Navarra
- Mondragon Unibertsitatea
|
|
|
| PUNTUEUS DOMEINUA |  | | | DESTINOAK | Euskal Preso Politikoen destinoak: info Espetxeen helbideak: info | | | AGENDA |
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- iraila: informazioa
>> EPPKren agiria
Irailak 11, larunbata
Manifestazio nazionala Bilbon.
Denontzat eskubide guztiak Euskal Herri osoan!
>> informazio gehiago
>> atxikimenduak
>> abestia [mp3]
Irailak 24, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
Irailak 26, igandea
Bat Egin Eguna Altsasu-Urdiainen.
Eskubide zibil eta politikoen aldeko jaia.
>> informazio gehiago
Irailak 27, astelehena
Gudari Eguna.
Irailak 29, asteazkena
Azken Asteazkena. Mobilizazioak unibertsitatean.
Urriak 16, larunbata
Autodeterminazioaren aldeko jaialdi nazionala Ordizian.
Autodeterminazioa gauzatzeko unea iritsi da!
>> informazio gehiago
|
| | |