Abstentzioaren aldeko mittina Donostian
Esku nabarrak
[08.03.03 -
00:15]
Abstentzioa.com


Aurretik preso azal gorrien enkartelada, prestakuntza dotorea Donostiako Euskal Herriko Konstituzioaren plazan, aulki asko jende ugari falta baita sukaldetan eta ostiraletan nekaturik baikaude, abstentzioaren pankarta erraldoia aurrean, gaiteroak oholtzara eta Nafarroako Gorteen ereserkiarekin ematen diote hasiera agurra emanez Donostiako nabarrei, erraldoiak jarri zituzten dantzan arrantzaleak sare eta guzti.
"Gu gazteok gaur gabiltza mundu galdu honetan..." abestu zuen gazte galdu batek jendearekin batera, trontzalariek moztu zituzten konkistatzaile espainiarren eta frantsesen enborrak eta lapurtutako Donostiako historia kontatu ziguten:
Antso nagusia Nabarrako errege haundia, Izurun Donostia zaharra idatzi zuena XI. mende hasieran. Antso jakintsua Nabarrako erregea, Izurun Donostiari herri forua eman ziona 1180. urtean, Durangori eta Gastezi bezala alegia. Anfontso VIII.a konkistatzaile espainiarra 1.200.ean itsas nabarra konkistatu zuena Gasteiz urtebeteko setioaren ostean gosez errenditu eta gero... errege ultra katoliko espainiarrak, Vatikanoko enperadore genozidek eskumikatu ostean garaiko nabarrak konkistatu zituztenak 1512an. Garaiko Nabarraren bereskuratzea 1521ean eta Noaingo bataila non 5.000 nabarrek bizia galdu zuten independentziaren alde. Amaiur eta Hondarribiko azken batailak 1522an... 1610ean Henrike III.a Nabarrako azken erregea eraila Parisen eta 1620an Nabarrako Gorteak erauziak... 1794 Konbentzioko gudan berriro aldarrikatzen da Euskal Herriko Independentzia "1200 arte bezala..." Aurreneko gerrate espainolista 30.000 bolondres euskaldunak Zumalakarregiren aginduetara 150.000 mertzenario espainiarren aurka... kantitateak izorratzen baitu kalitatea, justizia eta arrazoia.
Canovas del Castillo genozida euskaldun belaunaldi oso bat garbitu zuena II. gerrate espainolistan, beste 30.000 bolondres euskaldunak beste 150.000 mertzenario konkistatzaile espainiarren aurka... Kontzertu ekonomikoa inposatu zuena, gaur egun Eajearentzat "autogobernuaren oinarria omen dena", konkistak zerga=kontzertu ekonomikoa, odola = soldaduska konkistatzaileen armadan eta piska bat lehenago sexua ere zuen, pernada eskubidea, daramagun bidea ikusita laister inposatuko dutena konkistatzaileek.
Primo de Rivera ez dute aipatu, oinordekoak biharamunean zetozelako, baina Franco azaldu zaigu 1936an, Afrikatik etorrita, bere 1.000.000 (milioi bat bat) hildakoekin, 300.000 afusilatuak guda bukatu ostean edo erailak behartutako lanetan ahituak... 40 urteko diktadura bortitzarekin
eta bere ondorengo 30 urteko sasi demodiktadura... Carrero, Arias, Suarez, Calvo Sotelo, O-23, Felipe galosoa, Aznar Bagdad-eko bonbardatzailea, eta Zapataria... faktura ikaragarriarekin euskal herritarrentzat, 35.000 atxilotu, 300 hildako, 7.000 torturatu (batzuk hilak), 3.000 atzerrian, deportatuak, egunkari gorriak itxita (Egin, irratia, Egunkaria, Ardi Beltza...), ilegalizazioak, inkisizioa, 18/98+, Egunkaria, Udalbiltza, Jarrai, Segi, Anv, Mahai nazionala, Otegi, Barrena, Joseba eta beste 725ak... gaur egungo eszepzio egoera. Antzerki zoragarria humorea behintzat ez zaie falta beste askori bezala.
Joaldunek alaitu digute gaua bere zanpanzahar hotsarekin eta irrintziekin, eta Hernaniko alkatesa (Marian Beitialarrangoitia) saiatu da bere iritzia ematen egungo egoera politiko eskizofrenikoan, eusko gudariekin amaitzeko. Mittin alaia konkistatzaileen eraso bortitzaren barrenean.
Abstentzioa.com



















Abstentzioa.com
|
|
|
| PUNTUEUS DOMEINUA |  | | | DESTINOAK | Euskal Preso Politikoen destinoak: info Espetxeen helbideak: info | | | AGENDA |
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- ekaina: informazioa eta euskarriak
>> EPPKren agiria
Uztailak 30, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
Abuztuak 27, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
|
| | |