PORTADAALBISTEAKNORTZUK GARAEKIMENAKARGAZKIAKLOTURAKKONTAKTUARSS
Erregina eta errege asko ditugu ez dira espainiarrak ezta frantsesak
Esku nabarrak [08.01.06 - 23:34]




Errege asko ditugu ez dira espainiarrak ezta frantsesak

Euskal Herria gaztelu zaharrez beteta dago, gaur egun errepublikarrak
izanagatik, mendeetan gure Estatua monarkia izan da eta euskaldunok errege
asko izan ditugu ia mila urteetan, baina ez dira
ez frantsesak ezta espainiarrak ere, Nabarrak baizik (esku nabarrak),
gehienak Vatikanoko enperadore genozidek eskumikatuak eta armen indarrez
konkistatuak... Eneko Haritza VIII. mendean, Antso nagusia (1004), Antso jakintsua (1179),
Antso indartsua (1215), Albareteko Ihoana (1572)... eta azken erregea
Henrike III.a, eskumikatua eta Vatikanoko enperadorearen sikario batek
eraila Parisen 1610ean. Euskaldunon erregina eta erregeen zerrenda:

"Historia de Navarra", Pedro de Agramont 1632, Mintzoa ed., liburutik
hartuta.
"Nabarra eta Vasconia"-ko erregeak dira :


1.- Garcia Ximenez "Navarra seu Çeltiueria et Vasconia"-ko I. erregea 716an
izendatua, 758an hil zen eta S. Juan de la Peñan lurperatuta dago.
2.- Inigo Garcia II. erregea, 758- 783.
Orreagako bataila 778an.
3.- Garcia (II) Iñigo III. erregea 783- 802.
4.- Fortun Garcia IV. erregea 802- 815.
5.- Sancho (I) Garcia V. erregea 815-832.
6.- Ximeno García VI. erregea 832- 839.
7.- Inigo Arista (Eneko Aritza) VII. erregea 839- 867.
8.- Garces Inigez , abarca, VIII. erregea.
9.- Fortun IX. erregea 882-905
10.- Sancho X. erregea. 905-926
11.- Garcia XI. erregea. 926-970
12.- Sancho Garces Abarca XII. erregea. 970-994
13.- Garcia Sanchez, el Tremulo XIII. erregea. 994-999

14.- Sancho Garces el Mayor (Antso nagusia) XIV. erregea. 999 -1035
15.- Garcia Sanchez Najerakoa XV. erregea (1035-1054.Naiaran lurperatua.
16.- Sancho el noble XVI. erregea.1054-1076
17.- Sancho Ramirez de Aragon XVII. erregea 1076-1094.
18.- Pedro XVIII. erregea 1094-1104
19.- Alonso el batallador, XIX. erregea. 1104-1134
20.- Garcia Ramirez 1134 -1150, XX: erregea.
21.- Sancho Jakintsua 1150-1194. (Eskumikatua)
22.- Sancho Indartsua 1194-1234, Tuteran hil zen, Orreagan ehortzia.

1200ean Itsas Nafarroaren konkista.
...
23.- Teobaldo I 1234-1253
24.- Teobaldo II. 1253-1270.
25.- Enrique I .1272- 1274.
26.- Juana I. 1274-1305.
27.- Luis Hutin 1305-1315.
28.- Juan I 1315.
29.- Felipe 1316-1321.
30.- Carlos 1321-1328.
31.- Juana II 1328-1349.
32.- Carlos II, 1349-1387.
33.- Carlos III, 1387-1425.
Karlos III.a Iruñeko katedrala
34.- Blanca I, 1425-1441.
35.- Carlos IV, Bianako Printzea, 1442-1461.
36.- Juan II, 1442-1479.
37.- Blanca II, 1461-1464.
38.- Leonor I, 1464-1479.
39.- Francisco Frebo Bianako Printzea (1479-1483), Nafarroako erregea.
40.- Katalina I eta Ihoan III Albretekoa 1483-1517.
1512an (Nafarroa garaiaren konkista) Ihoan eta Katalina, Nafarroako
Erregeak, Lescar-en (Pau ondoan) lurperatuak.
41.- Enrique II eta Margarita, Lescar-en lurperatuak. 1517-1555
Noain
Amaiur
42.- Albaretako Ihoana eta Antonio. 1555-1572.
43.- Enrique III eta Margarita de Valois. 1572-1610.
Margarita, Ihoana, Enrike III, azken erregina errege esku nabarrak.

Errege esku nabarrak ehortzita ditugu Iruñean, Orreagan, Naiaran (Errioxa),
Lescar-en, Oñan, S. Juan de la Peñan... zergatik ?

Biarnon Eskiulatik 20 bat kmra dago Nabarrenkoze esku nabarron erregeek
gotorlekua bihurtu zuten hiria... Biarnoko hiri buruan Pauen, errege esku
nabarren gaztelu zoragarria...

Ondoan Leskar-eko katedral dotorean, lurpean, oraindik zai daude gure azken
errege eta erregina esku nabarrak, nork eramango dituen Iruñeko katedralera,
azken nahian idatzita utzi zuten bezala eta lurrean oroigarri batek dio :

"Ici sont inhumes les rois de Navarre de la familie des Foix-Bearn
Francois FEBUS roi de Navarre + 1483
Jean D ALBRET + 1516
Catherine de FOIX
reine de Navarre + 1517
Francois D ALBRET + 1512
Anne D ALBRET + 1532
Marguerite D ANGULEME + 1549
reine de Navarre et ecrivain illustre
Henry II D ALBRET
roi de Navarre + 1555

Les amis des vielles pierres
1984 "

Eskerrik asko Biarno.



BIHOTZETATIK ZINTZILIK
BEREZIAK





PUNTUEUS DOMEINUA

DESTINOAK
Euskal Preso Politikoen destinoak: info
Espetxeen helbideak: info
AGENDA
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- ekaina: informazioa eta euskarriak
>> EPPKren agiria

Uztailak 30, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.

Abuztuak 27, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
LOTURAK







LA HAINE SAREA







COPYLEFT 2010 | MUNDURAT SAREAN OSTATATUA