Jare, aske, libre, ekitaldi jendetsua Donostian
Esku nabarrak
[08.01.05 -
23:28]

Jare, aske, libre ekitaldi jendetsua Donostian
Belodromora bisita Amnistiaren alde, Jare, aske, libre izan gaitezen gure preso azal gorriekin batera, bertan albistea, konkistatzaileen inkisidoreek debekatu dutelakoan eta Zurriola ondoan dagoen Sagueseko plazan hitzordua, Euskal Herriko Errepublikan ez baitute agintzen konkistatzaileek, milaka larru gorri ordubete beranduago hondartzan hertzean, jendea urduri, izara erraldoia zabaldu duten arte "Euskal presoak Euskal Herrira" milaka lagun inguruan, manifari hasiera eman diote Kursaalaraino, Zurriola pasealekua lepo beteta, oihuka, euskal presoak Euskal Herrira, herriak ez du barkatuko, Pnv español, borroka da bide bakarra, independentzia, euskal presoak etxera... manifa lasaia, Kursalaren atzekaldean bikote gaztea trikitixa jotzen, gero txalapartariak, adarra jotzen, ahotik sua botatzen, bertsolariak paratu ditu bertsoak eta amnistiaren aldeko ordezkaria mintzatu zaigu: 710 preso azal gorriak gogoratu ditu, istripuetan hildakoak, Junkal eta zaurituak, kondenak bete dituztenak, gaixotasun larrriak dituztenak, konkistatzaileek beste belaunaldi baterako guda prestatzen ari direla azken 800 urtetan bezala, errepresioa, azken 30 urteko trantsizioa iruzurra besterik ez dela izan, baina Euskal Herrian gero eta indar gehiago dagoela presoen eta askatasunaren alde. Beste hamaika Jare! antolatu behar badira antolatuko direla eta konkistatzaileek inoiz ez dituztela debekatuko, herri hau bere presoekin batera laster jare, aske, libre izango delako. Gudariekin bukaera eman zaio ekitaldiari.










|
|
|
| PUNTUEUS DOMEINUA |  | | | DESTINOAK | Euskal Preso Politikoen destinoak: info Espetxeen helbideak: info | | | AGENDA |
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- ekaina: informazioa eta euskarriak
>> EPPKren agiria
Uztailak 30, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
Abuztuak 27, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
|
| | |