Puerto III-ko presoen salaketak
Gizbanakoen eta Gizarte eskubideen Babeserako Elkartea (GGEBE)
[07.10.28 -
18:40]
Puerto de Santa Mariako (Cádiz), Puerto III espetxeko isolamendu moduloan dauden presoek isolamendu eta inkomunikazio neurri zorrotzak jasaten dituztela salatzen dute.
Puerto III-ko espetxe berria 2007ko ekainaren 7an ireki zuten eta Espetxe Zuzendaritzaren datuen arabera isolamenduan dauden 70 lagunentzako tokia dauka. Presoen arabera espetxe honetako isolamendu moduloak 8 galeria dauzka: 8 lagunentzako ziega indibidualak dauzkaten régimen cerrado edo 2ª fase (art. 91.2 RP) erako galeriak, eta 4 lagunentzako ziegak dauzkaten régimen especial edo 1ª fase (art. 91.3 RP) motako galeriak, eta 17x8,5 metrotako patioak.
Régimen cerrado motako galerietako bat epe motzerako edo aldi baterako isolatuta dauden presoentzako prestatuta dago (art. 75 RP duten edo zigor bat bete behar duten presoentzat). Egun galeria hau hutsik dago.
Isolamendu sablean dauden 9 presoetatik 6 (hoien artean 2 euskal preso polítiko eta anarkista bat) erabateko isolamendu eta inkomunikaziopean dauzkate, galeria bakoitzean preso bakarra dagoelarik. 6 lagun hauek bizimodu guztia erabateko bakartasunean egitera behartuta daude, patiora ere bakarrik ateratzen dituztelako; daukaten giza harreman bakarra kartzeleroekin eta ordenantzekin dutena, eta ziegen lehioetatik ohiuka izandako solasaldiak dira. Nazioarteko erakundeek era honetako erregimen eta neurriak, gizakientzat dakartzaten ondorio kaltegarriengatik eta giza eskubideak urratzen dituztelako, tortura era bat direla salatu dute.
Isolamendu modulo gehienetan gertatzen den bezela hemen ere presoek ez dute inolako ekintza formatiborik, sozio-kulturalik edo kirol ekintzarik, ezta bergizarteratzeko baliabiderik.
Puerto III-ko presoen salaketa larri hauen harira, hamaikagarren aldiz, espetxeen kudeaketaren erantzule politikoei giza eskubideak eta preso/atxilotuen biziak era latzgarrian urratzen dituzten espetxeratze eta atxilotze modalitate bereziak behingoz indargabetzeko eskaera irmoa zuzentzen diegu.
|
|
|
| PUNTUEUS DOMEINUA |  | | | DESTINOAK | Euskal Preso Politikoen destinoak: info Espetxeen helbideak: info | | | AGENDA |
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- ekaina: informazioa eta euskarriak
>> EPPKren agiria
Uztailak 30, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
Abuztuak 27, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
|
| | |