Kale erasoa Ezker Abertzaleko bi kideren autoen aurka
Groseko biztanleak
[07.09.14 -
18:58]
Bihar larunbata eguerdiko 12etan Groseko auzo elkartean egin behar zen prentsaurrea bertan behera uzten dugu, eta prentsa-ohar honen bitartez publiko egin nahi dugu gertakaria.
Pasa den irailaren 3tik 4rako gauean, Auzoko Amnistiaren aldeko mugimenduko bi kideren autoei eraso egin zieten: Etxerat-eko kide baten autoko 3 gurpil zulatu zituzten gau hortan, 10-15 zentimetroko zuloak eraginez. Gau berean, auzoko preso iho baten autoari, 4 gurpilak zulatu eta 6 kristalak txikitu zizkioten, kotxea erabat desitxuratua geratu zelarik.
Azpimarragarria da erasook, auzoan Amnistiaren aldeko mugimenduak egun berean Cahorseko atxiloketak salatzeko antolaturiko manifestazioaren ondorengo orduetan gertatu izana.
Honen aurrean Groseko biztanleok diogu:
Eraso faxista baten aurrean aurkitzen gara berriro ere. Euskara eta euskal kulturaren aurka agertzen diren horiena, euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aurka dauden horiena, oinarrizko eskubideen aurka dauden horiena, beste herrialdeetatik etorritakoek beren bizitza duintasunez egitearen aurka daudenena, Euskal Herriaren etorkizunaren aurka daudenena.
Mezu argia helarazi nahi izan digute eta jaso dugu, zalantzarik ez bezate izan. Aspaldian estatu zapaltzaile español eta frantsesak Euskal Herriari emandako mezu bera da; Faxistok ez daude prest uzteko auzo hobe bat sortzen, ez dute honartzen Grosen balore arrerakoien alde egitea, beste koulturekiko errespetuzko harremana izatea, gure lagun borrokalari, espetxeratu eta erbesteratuen eskubideen alde borrokatzea, askatasunaren alde lan egitea. jaso dugu mezua, BAI NOSKI!
Guk, Euskaltzale, langile, prsoen senide, gazte, intsumiso edota ekasleok garen auzotarrek, beste mezu bat helarazi nahi diegu haiei naiz beste gainontzeko auzotarrei: Lehenik eta behin, harro gaudela egiten dugun lanaz, ez baidugu uste sistema txikitzaile hau onurarik ekarriko digunik, gure lana gure etorkizunaren berme da Euskal Herritar euskaldun aske gisa, eta zalantzarik gabe horretan jarraituko dugu.
Bigarrenik grosen ez dugula onartuko horrelako erasorik. Ezin dugu onartu horretara deitzen ditugu gainontzeko auzoko bizilagunak. Prest al gaude gure auzoan zapalduak izatera? Prest al gaude pertsona zapalduak izatera?
Ez dugu beldurra zabaldu nahi, adorea baizik. Adorea auzoko dinamiketan parte hartzeko, adorea auzo hobe bat sortzeko; hori baita bide bakarra faxismoari stop egiteko.
Eraso hau ez da lehena ez azkena, PSOEk eta PNVk hala nahi izan dutelako gertatu da, ez dira kontrolatu gabeko elementuak izan. Ezin dira banandu azken egunetako presentzia poliziala auzoan eta erasook, ezta ere Donostian gertatutako entzunketak etxe batean, Oñatin pertsona bati egindako mehatxuak ere. Non daude erasook salatzeko hainbatetan agertu diren bizi osoko demokratok? Hipokrita da haien biolentziaren kontrako diskurtsoa.
Aski sobera dakigu salaketa jarrita ezer gutxi lortuko dugula, botere politikoa tartean izanik. Euskal Herrian urteak daramatzagu horrelako erasoak pairatzen, haietatik bat bera ere ez da argitzen erabat. Horrellakoen arduradunak argitara atera behar badute, Euskal Herrian eszenatoki demokratiko batetan kokatuko den prozesu politiko baten ondorio izango da.
Berretsi nahi dugu gure konpromisoa Nazio eraikuntzaren aldeko borrokan, Euskal Herriari eta Euskal Herritarroi dagozkigun eskubideen defentsan.
Amaitzeko, Odon Elortzari, Donostiako alkateari, zera esan nahi diogu: Zure postaleko Donostia txukun mantendu nahian eskubide zapalketa eta egurra eskatzen diozun bitartean poliziari, auzoetan, postaletik haratago, jendearen bizitza dagoen tokietan, horrelako gertakariak ematen ari dira. Utzi jukutrietan aritzeari eta jokatu arduraz eta zintzoki!
ASKI DA! FAXISMOAREN AURREAN TINKO BORROKAN!
|
|
|
| PUNTUEUS DOMEINUA |  | | | DESTINOAK | Euskal Preso Politikoen destinoak: info Espetxeen helbideak: info | | | AGENDA |
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- ekaina: informazioa eta euskarriak
>> EPPKren agiria
Uztailak 30, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
Abuztuak 27, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
|
| | |