Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ertzaintzaren basakeria salatu du
Amnistiaren Aldeko Mugimendua
[07.09.10 -
21:12]
Amnistiaren aldeko mugimenduak Alderdi Ederreko batzokiaren aurrean eskaini duen prentsaurrean atzo ertzaintzak izan zuen jarrera salatu du. Bertan izan dira zaurituetako batzuk. Bestalde, Olano ez beste guztiak aske utzi dituzte.
-argazkiak (Gazte Sarea)
-argazkiak (Esku Nabarra)
-argazkiak (EiTB 24)
-argazkiak (Apurtu)
-argazkiak (El Mundo)
-bideoa (Segi)
-bideoa (Bideoak.info)
-bideoa (El Correo)
-bideoa (El País)
 Urtero egin ohi dugun bezala, aurtengoan ere, aurretik aipatu dugun bezala, 30 urte baino gehiago dira jada, Kontxako banderaren inguruan antolatutako estropaden amaieran, amnistiaren aldeko mugimenduak, amnistia eta autodeterminazioaren lelopean, presoen eskubideen alde eta espetxe politika salatzeko manifestazioa burutzen duela.
Ibarretxeren gobernuak, Josu Jon eta Rubalkabak Madriden adostutako eskemaren baitan, ezker abertzalearekin amaitzeko, amnistiaren aldeko mugimenduarekin amaitzeko garaia danaren hautua egin dute eta horren adibidea da atzoko manifestazioaren debekatzeko arrazoia. Balzaren agindupean dagoen ertzantzak praktikan jarri zuen atzo Madriden adostutako eskema, Euskal Herriari erabakitzeko eskubidea ukatzen jarraituz, Euskal Herriaren aldeko borroka errepresioaren bidez makurraraziz. Horixe duten helburu bakarra! Euskal Herriaren alde eta aldarrikapen demokratikoen inguruan bildu, manifestatu eta lan egiten duten pertsonak egurtu, beldurtu, jipoitu, atxilotu…
Atzo Donostian gertatutakoak eta ez da lehenengo aldia ere, oso ondorio larriak izan ditu. Izan ziren istiluak, PNVren aginduak jarraiki, Balza eta beste ertzantza buruek aurreikusiak eta planifikatuak zituzten. Adibide garbia da, autobusa geltokietan, ohartxoak agertu ziren egon zitezkeen istiluengatik, autobusik egongo ez zala abisatuz. Ehundaka ertzainek, goizeko lehenengo orduetatik hartuak zituzten Donostiako kaleak, beldurra zabaltzea zuten helburu, edozer gauza egiteko prest daudela adierazteko eta ezker abertzalea kaleetatik ateratzeko apostu horretan eta bere ekinbide politikoa baldintzatzeko, aurrez Lakuatik oso ondo prestatutako istiluekin lotura egin nahiez.
Eta egia da, Balza jaunak asmatu egin zuen egiten zuen aurreikuspenean. Istiluak egon zitezkeela esan zuen eta bai, horrela izan zen. Baina ez da zaila, bera izan da adierazpen askatasunarekin amaitzeko eta presoen eskubideen aldeko aldarria isiltzeko ehundaka ertzain bidali zituenak, bera izan da atxilotzeko, eta abertzaleak jipoitzeko agindua eman duena eta emaitza izugarria izan da. 10 pertsona hainbat larrialdi zerbitzuetatik pasa behar izan dira, berauetako bat bihotzekoak jota larri aurkitzen delarik. 9 dira atxilotutako pertsonak, eta gainera entzuten ari garenaren arabera, auzitegi nazionalera eraman du atestatua, non Juan Mari Oanok bihar deklaratu beharko duen. Ehundaka pertsona dira zauriturik daudenak. Hemen dugu horren adibide bat galde diezaitela bestela.
Atzoko gertakariak, Jauzi errepresiboa suposatzen du eta honen erantzuleak salatu nahi ditugu. Ibarretxe, Balza eta PNVko agintariek, Rubalkaba eta Josu Jon Imaz hitzegindakoaren agindura, beraien polizia herriaren aurka erabili dute. Ibarretxe eta PNV-k ezin du herriari hitza ematearen argudio erabili, behin eta berriz, bortizki ukatzeko hautua egin duenean.
Aski da esateko garaia da! PNVri esan nahi diogu amaitu dezala behingoz errepresioaren aldeko praktikarekin. Basakeriak burutzeko eta bortizkeria poliziala Espainaren interesetarako erabiltzeko inpunitatea kendu behar zaio PNVri, eta herritarrok dugu horretarako aukera.
Honetarako, eta berriro diogu, aski da esateko garaia dalako dei egiten dugu PNVren egoitzen aurrean, ostegun honetan 19:00tan burutuko diren elkarretaratzetan parte hartzeko.
Olano ez beste guztiak aske utzi dituzte
Juan Mari Olanok Garzon epailearen aurrean deklaratu beharko du bihar goizeko 10etan.
9 atxilotuetatik 8 aske gelditu dira gaur arratsaldean, desordena publikoak eta manifestazio ilegal batean parte hartzeaz akusaturik. Bi astean behin joan beharko dute sinatzera.
Juan Mari Olano berriz aske gelditu bezain laster atxilotua izan da ertzaintzaren aginduz Madrildik zetorren aginduari jarraiki. Bihar goizeko 10etan pasatuko da epailearen aurretik.
|
|
|
| PUNTUEUS DOMEINUA |  | | | DESTINOAK | Euskal Preso Politikoen destinoak: info Espetxeen helbideak: info | | | AGENDA |
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- ekaina: informazioa eta euskarriak
>> EPPKren agiria
Uztailak 30, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
Abuztuak 27, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
|
| | |