Metro Bilbaoren trenbidean ekimena burutu zuten hauteskunde antidemokratikoak salatzeko
ekintzaileak
[07.06.18 -
15:49]
Larunbat goizean Berango eta Bidezabal geltokien artean "Euskal Herrian demokrazia zero!" lelodun pankarta gurutzatu zuten kateekin, denbora tarte batez bidea oztopatuz. Metro Bilbaoren, Ertzaintzaren eta komunikabide zenbaitzuren ixiltasuna gogor salatu dute egileek, herriaren haserrea ezkutatu nahian ekimen honen inguruko berririk argitara eraman nahi ez izanagatik.
Ohar honen bidez gure gain hartzen dugu larunbatean, hilak 16, goizeko 7:30etan Metro Bilbaoren trenbidean buruturiko ekimena, Berango eta Bidezabal geltokien artean (Tosu eta Muru estarten bidegurutzean) "Euskal Herrian demokrazia zero!" lelodun pankarta trenbidean kate bidez gurutzatu eta denbora batez bidea ostopatuz.
Ekimen hau Hego Euskal Herrian antidemokratikoki burutu hauteskundeak arbuiatzeko, hala larunbatean bertan herritarren borondatea zanpatu eta ixilaraziz osaturiko udal gobernuak salatzeko egin da. Normaltasunik ez dakarren egoera orok normaltasun eza eragingo duelako, gure konpromezua berresten dugu sor litezkeen eraso berrien aurrean behar besteko erantzuna emateko.
Azkenik, Metro Bilbaoren, Ertzaintzaren eta komunikabide zenbaitzuren ixiltasuna gogorki salatu nahi dugu, herriaren haserrea ezkutatu nahian ekimen honen inguruko berririk argitara eraman nahi ez izanagatik. Halabaina, Ertzaintza edo Metro Bilbaorengana jotzera gonbidatu nahi zaituztegu informazio hau egiaztatu nahi izanez gero. Zer dela eta egia ezkutatu?
EUSKAL HERRIAN DEMOKRAZIA ZERO!
PROZESU DEMOKRATIKOA ORAIN! KONPONBIDEA ORAIN!
|
|
|
| PUNTUEUS DOMEINUA |  | | | DESTINOAK | Euskal Preso Politikoen destinoak: info Espetxeen helbideak: info | | | AGENDA |
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- ekaina: informazioa eta euskarriak
>> EPPKren agiria
Uztailak 30, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
Abuztuak 27, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
|
| | |