Ekainaren 17an "Txirringaz aurrera, amnistia aukeran" Zornotzan AAMk deituta
Amnistiaren Aldeko Mugimendua
[07.06.15 -
16:23]
"Txirringaz aurrera, amnistia aukeran" lelopean txirringa martxa antolatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hilaren 17rako Zornotzan. Goizeko 11:00 hasiko da ekimena eta honen ondoren Ekitaldia, herri bazkaria eta kontzertuak ere izango dira.
 -abestia [MP3]
Herria garen eta herri gisa ditugun eskubideen ukaziotik sortutako gatazkak, mendez mende konfrontazio egoera batean murgildu gaitu euskaldunak.
Euskal Herria ukatzeko saiakera desberdinek porrot egin duten arren, ugariak izan dira herri honen kontra eraikitako salbuespeneko legedi zein tribunal bereziek euskaldunongan eragindako samina. Gure eskubideak hutsaren hurrena balira bezala izan dira kontutan hartuta. Ez ikusiak sarri, zapalduak gehienetan.
Estrategia errepresibo desberdinek euskal jendarte osoan izan dute eragina: adierazpen askatasunaren aurkako erasoetatik hasi, bizi osorako espetxealdiarekin jarraitu, eta atxiloketa zein torturaren erabilpen sistematikorarteko haria eraiki dute estatuek. Amaigabeak dira errepresioak sortutako itzalpeko testigantzak.
Amaigabeak ere, estatuen inpunitatearen aurrean, herri honek duintasun zein askatasun esparruak irabazteko, urteetan zehar ereindako elkartasun haziak.
Horregaitik, urteetako borroka, konpromiso, duintasun eta elkartasuna izpide, Euskal Herria eraikitzen eta errepresio egoera desberdinei aurre egiten diardugu:
·Duintasuna: errespetuz, arduraz eta seriotasunez, herri honen defentsan, ezerren truke, modu baten edo bestez jarduten dugulako.
·Elkartasun eta eskuzabaltasuna: herri honen askatasuna helburu, gurekin batera ez dauden, edota errepresioa pairatu duten preso, iheslari, torturatuak laguntzen jarraitzen dugulako.
·Konpromisoa: gure helburuetara heltzeko, bakoitzak ahal duenaren neurrian, ekimen desberdinetan parte hartzeko konpromisoak aurrera egiteko ateak zabaltzen dituelako. Izan ere, denak eman behar dogu zerbait gutxi batzuek dena eman ez dezaten...
Banakako bakoitzaren elkartasun, konpromiso eta eskuzabaltasunak errepresaliatuen duintasunaren garante izanik, urteetan zehar egindako lana eskertu eta amnistia helburu, zure herrian zein Zornotzan ekainaren 17an Zornotzan burutuko den Txirringa azken ekimenera deia luzatzen dizugu.
Egitaraua
-11:00etan, herri ezberdinetatik txirringa martxak abiatuko dira Zornotzara.
-12:00etan, ekitaldi politikoa izango da zinema aretoan.
-15:30etan, herri bazkaria
-17:00etan, kontzertuak: Ene Bada eta Edan.
|
|
|
| PUNTUEUS DOMEINUA |  | | | DESTINOAK | Euskal Preso Politikoen destinoak: info Espetxeen helbideak: info | | | AGENDA |
EPPKren borrokaldia
Euren eskubideen defentsan borrokaldia burutzen ari da Euskal Preso Polikoen Kolektiboa espetxeetan.
- ekaina: informazioa eta euskarriak
>> EPPKren agiria
Uztailak 30, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
Abuztuak 27, ostirala
Azken Ostirala. Mobilizazioak herrietan.
|
| | |