Amnistiaren Aldeko Astea aurkeztu dute
[2008-IV-29]

Gasteizko kanpusean eskainitako prentsaurreko baten bidez, Presoen Aldeko Taldeek (PAT) maiatzaren 5etik 8ra bitartean kanpus eta fakultate desberdinetan antolatutako Amnistiaren Aldeko Astea aurkeztu dute. Prentsaurrekoaren edukia [hemen].


Kamisetak eta Amnistia Eguneko bazkarirako txartelak
[2008-IV-23]

Amnistiaren Aldeko Asteen harira, Iruñea eta Zizur bitarteko Hautsi talde gazteak "Kondenatu" abestia sortu berri du. Maiatzaren 8an Gasteizen ospatuko den Amnistia Egunaren baitan, egunean zehar izango diren manifestazio nazionala, ekitaldia, herri bazkaria eta triki-poteoaren ostean, zuzenean aurkeztuko dute abestia Hautsi taldeko musikariek Etsaiak, Gartzen eta Ankerrak taldeekin gaztetxean eman behar duten kontzertuan. Abestia deskargatzeko klikatu [hemen].


Kamisetak eta Amnistia Eguneko bazkarirako txartelak
[2008-IV-23]

Dagoeneko eskura ditzakezue Amnistiaren Aldeko Asterako atera diren kamisetak 8 eurotan eta Amnistia Eguneko herri bazkarirako txartelak 6 eurotan. Informazio gehiago [Amnistia Eguna] eta [Kamisetak] ataletan.


Maiatzak 8: Amnistia Eguna Gasteizen
[2008-III-27]

Maiatzean unibertsitateetan antolatu behar dugun Amnistiaren Aldeko Asteari bukaera emateko, maiatzaren 8an, osteguna, Amnistia Eguna ospatuko dugu Gasteizen. Horrela, goizean goizetik, ekimen eta jarduera ugari izango dira Gasteizeko kanpusean: performance, manifestazioa, ekitaldia, herri bazkaria, bakarlaria... Eta egunari amaiera emateko, iluntzean triki-bertso-poteoa egingo dugu Gasteizeko kaleetan zehar gaztetxeraino non Etsaiak, Gartzen eta Ankerrak taldeen kontzertua izango dugun. Informazio gehiago [Amnistia Eguna] atalean.


Maiatzak 5-8: Amnistiaren Aldeko Astea unibertsitateetan
[2008-III-26]

Datorren maiatzaren 5etik 8ra bitartean, ekimen eta jarduera anitzez osatutako Amnistiaren Aldeko Astea ospatuko da Euskal Herriko kanpus eta fakultate desberdinetan. Aldarrikapen aste honi jai giroan bukaera emateko, Amnistia Eguna ospatuko da maiatzaren 8an, osteguna, Gasteizen. Webgune honetan, aste osoan zehar izango diren jardueren informazioa eta egitarau osoa topatuko duzue.