|
|
|
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako kriminalizazioa bilatzeko saiakeran dabiltzan honetan, unibertsitateetako Presoen Aldeko Taldeok (PAT) amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako borrokaren zilegitasuna aldarrikatzera gatoz. - Dispertsioa salatzea ez da delitua. Preso politikoen kolektiboaren kontra hamarkadatan ezarri den eta ezartzen den dispertsio eta muturreko neurriek osatzen duten salbuespen egoera da delitua. - Tortura salatzea ez da delitua. Torturatzea eta tortura ahalbidetzen duen tresneria hori guztia da delitua; salbuespeneko tribunalak, inkomunikazio legea eta funtsean torturatzeko eraikia den inpunitate esparrua bera da delitua. - Errepresioa salatzea eta pertsonen eskubideak babestea ez da delitua. Estatuen biolentzia eta eskubide urraketa dira delituak. - Elkartasuna ez da delitua. Presoak eta euskal herrian errepresioa jasaten duten milaka emakume eta gizon babes eta elkartasunik gabe uzteko mugimenduen kontrako kriminalizazio eta erasoak dira delitua. - Preso, iheslari eta beren senitartekoak lagundu eta babestea ez da delitua. Kolektibo hauek hondoratzeko eta zatitzeko helburuarekin burutzen diren jazarpen, eraso eta eskubide urraketa horiek guztiak dira delitua. Auzipetu dutena eta epaitu nahi dutena Estatuen biolentzia eta errepresioaren salaketa eta euskal preso nahiz errepresaliatu guztiekiko elkartasuna da, Frantziako eta Espainiako Estatuak euskal gizartearen eta munduaren aurrean biluzten dituen eta beren izaera ez demokratikoa begi bistako egiten duen testigu nagusia erditik kendu nahi dutelako. Baina gu, esan bezala, errepresioa salatu eta herri honek bizi duen gatazkaren konponbiderako amnistiaren ezinbestekotasuna aldarrikatzera gatoz. Eta horretarako, hain zuzen ere, antolatu dugu maiatzaren 5etik 8ra bitartean ospatuko den Amnistiaren Aldeko Astea unibertsitateetan. Horregatik, Amnistiaren Aldeko Astean eta astea itxiko duen maiatzaren 8ko Gasteizko Amnistia Egunean parte hartzeko deialdia luzatzen dugu. Non |